sábado, 5 de abril de 2014

Errusiako musika ortodoxoa Bilbon (Espainia)


Eliza-kantu katolikoak hitzak musikaren bitartez adierazteko kezka handia- goa duen bezala, kantu ortodoxoa gehiago lerratzen da errebelaziora. Bestela esanda: kantu ortodoxoa abesten denean ez da bilatzen bakarrik testu baten hitzak adieraztea, baina baita ere giro espiritual bat sortzea entzuleak erraza- go bat egin dezan Jainkoarekin. Hartara, kantuak Pantocratorraren maiestatea irudikatu dezake eta, ondorioz, bere abeslariek kantuaren bitartez Sortzailea- rekin harremanetan sartu nahi dute.

Eliza-kantu ortodoxo edo bizantinoak —izen biak hartzen ditu— oso historia lu- zea duen arren, kantu molde honi —eta beste batzuei ere, nola baitira kantu armeniarra, georgiarra, siriarra edo eslaviarra— eutsi dioten elizek jarraipena eman diote, zeinek bere erara, garai klasikotik eta juduen musikatik heldu den tradizio bati, espezialisten iritziz bere sustraiak aurreneko hiri kristauetan (Efe- so, Antiokia eta Alexandrian) sortutako kantu monodikoan izango lituzkeena.

Kantu ortodoxoa IX. mendean hasi zen sartzen Errusian (baieta hegoaldeko beste herrialde eslaviar batzuetan ere) misiolari greziarren eskutik. Halere, Errusiako musika-iturri zaharrenak XI. mende amaierakoak dira eta horietan notazio bizantinoa beste notazio mota original batzuekin konbinatuta ageri da, esaterako, “stopitsa” izeneko pneumarekin (kantu teknikarekin).

Gaurko kontzertuan kantu ortodoxo historikoa interpretatzen espezializatutako talde onenetako baten lanaz gozatuko dugu, bidaia bat eginez Errusiako kantu ortodoxoaren historian barrena. Aurreneko piezetan XVI. mendeko Znamenny kantuaren dasta bat izango dugu (tradizio pneumatiko bizantinoan ezagunak ez diren musika zeinuetan oinarritutako kantu mota bat) eta azkenekin aukera izango dugu Rachmaninov eta Chesnokov bezalako konpositoreen harmonizazio eta konposizio garrantzitsu zenbait entzuteko.

“Les journées folles” jaialdira gonbidatuta egon dira Nantesen eta Japonian. Iazko udan itzuli bat egin zuten Katalunian, eta Santanderreko jaialdian ere abestu zuten. Nik Bilboko Musika-Música Jaialdian entzun nituen “Errusiaren distira” zikloaren barruan, eta hitz dizuet sentitu nuela kantu espiritual errusia- rrak sorrarazten dakien lebitazio sentipenaren antzeko bake esperientzia hori.

Moskuko Patriarkatuko Korua talde profesional bat da, Errusia zaharreko eliza txikien ohiturari jarraituz 12 ahotsez osatuta dagoena. Mosku eta San Peters- burgoko aretoetan gaitzeko arrakasta lortu ondoren Poloniako Koru Lehiaketako lehen saria irabazi zuen, hainbat eliza eta monasterioetan abestu zuelarik.

Lehen diskoa Alemanian argitaratu zuten 1987an eta geroztik beste disko asko kaleratu dituzte Melodia eta Le Chant du Monde zigiluekin. Sobietar Errepu- blika Sozialisten Batasuna irekitzen hasi zenean, taldeak aukera izan zuen Mendebaldetik jasotzen zituen gonbit ugariei erantzuteko, eta hala, 1990ean Salzburgo, Graz eta Lockenhauseko jaialdietan aritu ondoren taldea biran abiatu zen Frantzia, Finlandia, Alemania, Israel, Estatu Batuak, Japonia eta Hungarian barrena. Moskuko Patriarkatuko Koruaren errepertorioan badira an- tzinako liturgia ortodoxoko eta znamenni polifonia handiko hainbat progra- ma. Biziki interesgarria, eta ez gutxi harrigarria, gertatzen zaio entzuleari bi eta hiru ahotsetarako znamenni kantua, XVI-XVII. mendeetako kantu teknika bat beste inon ez bezalakoa eta Koruak berreskuratzen jakin duena. Bestalde, taldearen errepertorioan ugari dira 1500etik 1900era bitarteko Errusiako litur- gia ortodoxoko kantuak eta hainbat estilotako kantuak (Putevoi, Kiev estiloa, greziarra, bulgariarra...), bertso espiritualak, monasterioko kantuak eta Ivan Izugarria, Aleksei Mikhailovitx eta Teodor Alekselevitx tsarren balentrien gaine- ko kantuak. Orobat abesten dituzte Rachmaninnov, Bortnianski, Chesnokov eta Vertovski konpositoreen lanak.

Moskuko Patriarkatuko Koruaren kontzertuak interpretazioaren zentzu tradi- zionalaz harago doaz eta funtsean dimentsio mistiko-aszetikoa dute. Znamenni estiloko kantuak abestean, adibidez, kantu horiek beren jatorrizko esangura osoarekin ematen dituzte, hau da, Jainkoa iristeko bidearen erakusle beza- la. Errusiako antzinako musikaren izkribuetan zehatz finkatzen dira ez baka- rrik soinuaren iraupena, artikulazioa, bolumena eta dinamika, baina baita ere bere zentzu espiritual eta filosofikoa.

MOSKUKO PATRIARKATUKO KORUA ANATOLY GRINDENKO, zuzendaria

Anatoly Grindenko musikari errusiar ospetsu bat da, zan- go biola jole ezaguna eta instrumentu orijinal eta histo- rikoen interpretazioa sustatu duena bere arreba Tatiana Grindenkorekin eta Aleksei Llubímov klabizenbalo-jo- learekin batera. Patriarkatuko Koruak antzinako kan- tuak eta interpretatzeko jatorrizko praxiak berreskuratu ditu, eta horrez gain errepertorioa ere berreskuratu du gaur egungo liturgietan erabiltzeko, baina batere galdu gabe jatorrian zuen espiritua.

ERRUSIAKO MUSIKA ORTODOXOA

I

Errusiako monasterioetako bezperak eta doinuak
XVI-XVII. mendeetako anonimoak
1. “Erdu, adora dezagun Jauna, gure erregea” (sarrerako bertsoak) (znameny kantua, XVI. mendea)
2. “Jainkoak bedeinka dezala nire arima” (103. salmoa) (XVII. mendea)
3. “Bedeinkatua gizona” (1. salmoa) (XVI. mendea)
4. Nire otoitza gora bedi Zugana intsentsu kea bezala eta egin bezate nire eskuek arrastiko sakrifizioa (XVI. mendea)
5. Giza haragiak badu isilik egotea, izutua eta laborrian, gogoeta haragikoirik egin gabe. Erregeen erregea, Jaunen jauna, Kristo gure Jauna horra dator bere burua fededunari eskaintzera (XVI. mendea)
6. Anafora (kanon eukaristikoa)
7. Himnoa Jainkoaren Amari (XVII. mendea)

II

Antzinako kantu errusiarrak
XIX-XX. mendeetako konpositore errusiarrak
1. Bezperetako salmoa
2. Simeonen kantua (Lc 2,29-32) 3. Kondakion Jainkoaren Amari 4. Bedeinkatua gizona (I. salmoa) 5. Anafora (kanon eukaristikoa) 6. Zure aurrean makurtzen gara 7. Otoitza Jainkoaren Amari
8. Letania jarraitua
S. Rachmaninov (1873-1943) S. Rachmaninov
S. Rachmaninov
P. Chesnokov (1877-1944)
S. Rachmaninov
Anonimoa (XIX. mendea) Anonimoa (XIX. mendea)
A. Grechaninov (1874-1957)
Iraupena gutxi gorabehera: 65 minutu (etenaldirik gabe)
Azaleko argazkia: San Basilio katedralaren barruko eskailera, Mosku


Iturria: Fundación Bilbao 700